Katua oso bestelako animalia da txakurraren aldean; bere jokabidea, kudeaketa eta baita gaixotasunak ere guztiz ezberdinak dira. Horregatik, Oiartzungo Mendiburu Albaitaritza Klinikan katuentzat bereziki diseinatutako instalazioak ditugu: itxarongela, kontsulta-gela eta ospitaleratze-eremu esklusiboak.
Mendiburu Albaitaritza Klinikan katuren medikuntzan espezializatutako albaitariak eta laguntzaileak ditugu. Katuak maite dituzte eta nola kudeatu eta tratatu jakin badakite.
